Kit van camper

Moondura-k kutxa kengarriak fabrikatzen ditu zure eguneroko autoa camping-car bihurtzeko. Modelo hauentzat pentsatuak dira Kangoo, Berlingo, Partner, Rifter, Caddy, Dokker eta horrelako ibilgailuentzat. Eta kutxa handiagoak proposatzen ditu furgonetentzat (Jumpy, Expert, Proace, Trafic, Vivaro, Primastar, Vito, Transporter…).

Askatasuna ematen dizu asteburu batez edo aste batzuez bidaiatzeko, mendira edo itsasora joateko, pesta egin eta gero lekuan bertan lo egiteko… Dena posible da kutxa honi esker: Jan, lo egin, eta bidaiatu. Kutxa maletategian denean, 5 eserlekuak mantenduak dira. 3 minutu behar dira ohea muntatzeko. Aldaketarik ez zure autoaren karta grisan eta kontrol teknikoa pasatzeko kengarria baita. Pasatzen ahal duzu kontrol teknikoa kutxa maletategian utzirik.

Autoa hartu eta ibili munduan

Moondura-ri esker, mundura joan zaitezke eta ilargia (moon) miresten ahal duzu edozein lekutik.

Tokiko lantegia

Garrantzitsua da gehienbat hemengo banatzaileekin lan egitea tokiko ekonomia sustengatzeko.

Zure eskaerak euskoz ordaintzen ahal dituzu. Moondura Euskal moneta eta Bai euskarari kidea da, euskararen alde.